Agiri honek www.kimubat.com webguneko informazio eta zerbitzuak eskaintzeko baldintzak arautzen ditu.
 
www.kimubat.com webgunea KIMU BATek sortu du eta, beraz, elkartearen jabetza da. KIMU BATek Urrestilla errepedia z/g - AZPEITIAn (P.K. 20120) du bere egoitza eta B7511344 I.F.K. dauka.
 
KIMU BATek webguneko erabiltzaileei jakinarazi nahi die ondorengo legeek ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela: uztailaren 11ko Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizarte Zerbitzuen 34/2002 Legea, abenduaren 28ko Informazio Gizartearen Sustapenerako Neurrien 56/2007 legea eta abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Estatuko Lege Organikoa, baita honen garapenerako araudia ere (abenduaren 21eko RD 1720/2007-aren bitartez onartzen den Lege Organikoaren araudiaren garapena Izaera Pertsonaleko Datu Babesaren 15/1999 Legeari dagokionez).
 
Webgunearen zerbitzuak erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak bertako lege oharrak ezagutu eta onartzen dituela eta bertako materialaren erabileraren gaineko baldintza eta zehaztapenak onartzen dituela. Horregatik, KIMU BATek zerbitzuak erabili aurretik dokumentu hau irakurtzea gomendatzen du. 
Webguneko sarbide eta erabileraren doako izaera: KIMU BATek eskainitako zerbitzuek doako izaera dute erabiltzaileentzat.
 
KIMU BATek, bere zerbitzuak hobetzeko, aurretik esan gabe aldatu ahal izango ditu bere webguneko xehetasun eta irudiak, bai eta bestelako informazioa ere. Erabiltzaileek webgunearen bitartez izango dute aldaketa hauen berri.
 
Adin txikikoak: webgune honetako zerbitzuak erabili ahal izateko adin txikikoek gurasoen, zaintzaileen edota legezko ordezkarien baimena beharko dute eta hauek izango dira bertan egin ditzaketen ekintza guztien erantzuleak. 
 
Webgune honetako testuak, irudiak, animazioak, diseinua, egitura, datu baseak eta gainerako edukiak KIMU BATen jabetzakoak dira. KIMU BATi dagozkio, soilik, eduki hauekiko hedapen, erreprodukzio, komunikazio publiko edota aldaketak egiteko ahalmena.
 
KIMU BATek ez du ziurtatzen webgunerako sarbidean arazo edota okerrik ez egotea, ezta bere edukietan ere edota hauek eguneratuak egotea.  KIMU BATek, sor daitezken oker edo arazo hauen berri izan bezain laster saiatuko da konponbidea ematen.
 
KIMU BATek ez ditu bere gain hartuko segurtasun arazoak edota erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta softwarean) edota bertan jasoak dauden dokumentu eta fitxategietan sor daitezkeen kalteak, arrazoi hauen ondorio badira:
  • Erabiltzailearen webguneko zerbitzu eta edukiak bisitatzeko erabili duen ordenagailuak birusik badu
  • Nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik
  • Edota aurrekoen bertsio zaharkituak erabiltzeagatik

 

WEBGUNEAREN ERABILERA ZUZENA EGITEKO BETEBEHARRA

Erabiltzaileek webgunearen erabilera zuzena egingo dutelako konpromisoa hartu behar dute eta ezingo dute legez kanpoko ekintzetarako erabili. Ondorioz ezingo da:
  • Izaera xenofobo, arrazista, pornografiko, terrorismoaren aldeko edota giza eskubideen aurkako edozein eduki txertatu edota zabaldu.
  • Konstituzioan edo nazioarteko itunetan jasotako oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen aurkako edozein informazio edo eduki transmititu edo hedatu.
  • KIMU BAT edo hirugarrenekiko jabetza intelektualaren eskubideei buruzko alderdiak, markak, patenteak eta copyrightak urratu horiek transmitituz edota hedatuz.
  • Komunikazioen sekretu edota datu pertsonalen inguruko legedia urratu edozein motatako informazio edota edukia transmitituz eta hedatuz.
  • Webgunearen ardura duenaren sistema fisiko edo logikoak, edota beren hornitzaileen sistemetan kalteak eragin.
  • Sarean birus informatikoak sartu eta hedatu, sistema fisiko eta logikoetan aurreko kalteak eraginda.
  • Ohorea, pertsona banakoaren intimitatea edota familiar eta pertsonen irudia, jabetza eskubideak urratu, eduki edota informazioa hedatuz, jasoaz eta hirugarrengoei informazio hori eskuragarri jarriaz.
  • Bidegabeko lehiarik edota legez kanpoko publizitaterik egitea eduki eta informazioen hedapen, transmisioaren…bitartez. KIMU BAT kaltetu sinesgarritasun, zehaztasun, edukien egunerokotasun eta egokitasun faltagatik, edozein legezko erreklamazioen aurrean.

 

DATU PERTSONALEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, jakinarazten dugu erabiltzaileek formulario edo email bidez bidalitako datu pertsonalak izaera pertsonaleko fitxategi batean barneratu ahal izango ditugula. Fitxategi hori behar bezala erregistratua dago Datuen Babeserako Espainiako Agentzian.
Emaila edo webgunean dauden formularioetako bat bidaltzerakoan, erabiltzaileak aipatutako fitxategietan barneratua izatea onartzen du. Era berean, webgune honetan erabiltzaileak IPak jaso ahal izango ditugu, eta horiek ere indarrean dagoen araudia errespetatuz tratatuko ditugu.
 
Erabiltzaileen datuak ez dizkiegu hirugarrenei lagako erabiltzailearen baimenik gabe. KIMU BATek beti errespetatuko ditu bidalitako datuak, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren jarraibideak errespetatuz.
 
Jasotako datuen aurka egiteko, horiek kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien gaineko baimena bertan behera uzteko eskubidea izango duzu egoitza sozialera zuzenduz (Urrestilla errepedia z/g - AZPEITIA) edo kimubat@kimubat.com helbidera emaila bidaliz.

 

HARREMANETAN JARRI

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, nik bidalitako datuak KIMU BATen jabetzakoa den fitxategi batean gorde daitezen onartzen dut. Datu horiek elkartearen kudeaketa helburuetarako eta zurekin harremanetan jartzeko erabiliko dira. Zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei lagako zure baimenik gabe. Jasotako datuen aurka egiteko, horiek kontsultatzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horien gaineko baimena bertan behera uzteko eskubidea daukazu KIMU BATen egoitza sozialera zuzenduz (Urrestilla errepedia z/g - AZPEITIA, Gipuzkoa) edo kimubat@kimubat.com helbidera emaila bidaliz.

 

COOKIAK ETA ESTEKAK

KIMU BATk erabiltzaileari jakinarazi nahi dio webguneak “cookiak” erabiltzen dituela, horiek erabiltzailearen ordenagailuan jasotzen diren informazio fitxategiak dira  webgunearen gaineko nabigazioa errazten dutenak. (Adib. Behin eta berriz erabiltzaile eta pasahitza txertatzen ez aritu beharra). Inongo kasutan cookiek ez dute izaera pertsonala duten datuen jasotze edota aldaketarik eragingo. Halere, erabiltzaileak nabigatzailea moldatu dezake fitxategi hauek ordenagailuan gorde ez daitezen.
Webgunera esteka duten eduki eta zerbitzuak: Webgunerako sarbide zerbitzuek estekak (HIPERLINKAK), direktorioak edota bilatzaileak izan ditzakete eta horien bitartez erabiltzailea beste orrialde edota webgune batzuetara pasa daiteke.  Kasu horietan, KIMU BAT zerbitzu mailegatzailea litzateke uztailaren 11eko Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizarte Zerbitzuen 32/2002 Legearen 17. Artikuluaren arabera. Ondorioz, KIMU BATek webgunean txertatutako esteketan jasoa dagoen informazio, eduki eta zerbitzuen erantzule izango da soilik. Edozein kasutan, erabiltzaileak estekaren batean legez kanpoko edukiak daudela uste badu KIMU BATekin kontaktuak jar daiteke, baina horrek ez du KIMU BAT esteka hori kentzera derrigortzen.
KIMU BATk ez du kanpo esteken gaineko ardurarik bereganatuko, ez baitute horien gaineko kontrolik. Beraz, erabiltzeak onartzen du webgune horien gaineko nabigazioaren ardura.
Halaber, KIMU BATek ez du webguneko edukien esteken gaineko ardurarik hartzen, kanpoko estekak badira, eta ez du bermatzen esteka horietan birusik ez egotea, ez eta sistemetan (hardware eta software)  edota bertako dokumentu eta fitxategietan  kalterik ez eragitea ere.

 

IRAUPENA ETA AMAIERA

Webguneko zerbitzuek, printzipioz, zehaztugabeko iraupena dute. Baina KIMU BATek edozein momentutan zerbitzua bukatutzat emateko edota bertan behera uzteko ahalmena du. Kasu horretan KIMU BATek zerbitzua eskaintzez utzi baino 30 egun lehenago erabiltzaileei gertatuko denaren berri eman behar die.  

 

APLIKAGARRIA DEN LEGEDIA ETA JURISDIKZIOA

Agiri honen baitan jaso ez dena espainiar legediaren arabera interpretatu eta zuzenduko da. Webgunearen gaineko erabileran edota sarbidean arazorik balego, KIMU BAT eta erabiltzailea, Donostiako (Espainia) Auzitegi eta Epaimahaien pean jartzen dira.