Aisialdirako baratzeak

Baratzea elikagaien ekoizpen eta independentziarako gunea da. Bertan harreman ugari sortzen dira, gune horretan dagoen biodibertsitatearen ondorioz.


Baratzea elikagaien ekoizpen eta independentziarako gunea da. Bertan harreman ugari sortzen dira, gune horretan dagoen biodibertsitatearen ondorioz. Aldi berean, balio antropologiko handiko ingurua ere bada, urteetan zehar irauten duen ezagutza eta landare-elementuen banku bat sortzen duena. Horrez gain, aisialdi aktiborako gune ezin hobea ere bada, gertakari naturalen behaketa eta interpretazioarekin batera, lan fisikoa, irudimena, izaera estetikoa eta baratzezainak mimatutako barazkiak kontsumitzearen gozamena eta asebetetzea elkartzen diren puntua.

Gaur egunean bada joera bat, erakundeen aldetik, hiriguneetan bizi diren pertsonei bideratutako baratze-mundua bultzatzeko. Hausnarketa horiek baratze guneetan gauzatzen dira, herritarrei bideratutako eta autokontsumorako guneetan alegia, beren elikadura modu ekologiko eta jasangarrian kudeatzeko. Horrela, inguruaren kontserbazioa eta ezagutza bultzatzen dira, balioan jarriz eta modu jasangarri eta produktiboan kudeatuz nekazaritza ekologikoaren bidez, eta aldi berean, aisialdi aktibo bat bultzatzen da, ohitura osasuntsuekin batera.