Eskola-baratzeak

Gero eta gehiago dira euren baratzea kudeatzen dute ikastetxeak. Horrela, ikasleek lurra lantzen eta landatzen ikasten dute irakasgai moduan.


Gero eta gehiago dira beren baratzea kudeatzearen bidetik jotzen duten ikastetxeak, ikasleek beraiek lan eginez. Horrela, ikasgeletan ematen den beste edozein ikasgairen antzeko izaera didaktikoa ematen zaie, baina ezaugarri batekin: pertsonengandik hurbil dauden ezagutza eta praktika transbertsalak dituela, bere balioa areagotuz.

Eskola-baratzeek landareen munduari dagozkion alderdiak erakusten dizkiete ikasleei, baina, horrez gain, gune oso desberdin batean arlo eta gaitasun desberdinak lantzeko espazioa da, ikasgelaren barruan emango balitz baino izaera atseginago eta interesgarriagoa emanaz zeregin horri. Ikasleen adinaren arabera psikomotrizitatea lantzen du, koloreak erakusten, zaporeak, kalkulu matematikoak egiteko aukera ematen du (batuketak, biderketak, azalerak, bolumenak...), zientziekin lotutako elementuak agertzeko aukera ematen du (landareen itxura, haiekin lotutako fauna, lurrunketa, klimatologia...) eta, azken batean, irakasleek baratzearekin lot ditzakeen beste hainbat eta hainbat alderdi ere bai.