Karabeleko

Karabeleko etxalde esperimental aurrendaria da nekazaritza ekologikoaren arloan. Baratzezaintzan esperimentazio lana gauzatzen dugu bertan, baita agroekologia sustatu eta baztertze egoeran dauden kolektiboen errehabilitazio psikosoziala landu ere.


Karabeleko lursail esperimental bat da, nekazaritza ekologikoan aitzindaria, Agifes, Blasenea eta Kimu Baten ahaleginen batuketaren ondorioz sortua.

Dirua irabazteko asmorik gabeko elkarte honen bidez, baratzezaintza ekologikoan oinarritutako ekoizpen eta kontsumorako kultura bat sustatu nahi dugu.

Herritarrei orohar, eta baratzezaintza ekologiko profesionalaren sektoreari, zehazki, irekia dagoen zentro esperimentala da, eta hor, landare espezie eta barietate desberdinen eta beste produktu batzuen portaera aztertzen dute, Kantauri isurialdeko ekoizle ekologikoei aholku eman ahal izateko.

Aldi berean, buru-gaixotasunak dituzten pertsonentzako eta bazterkeria egoeran dauden beste talde batzuentzako errehabilitazio psikosozialeko zentro moduan ere aritzen gara. Gure helburuetako bat buru-osasuneko arazoak dituzten pertsonei buruz gizartea sentsibilizatzea da.