Lorategi jangarriak

Lorategi apaingarria eta baratzea bateratzen dituzten espazio hauek gozamen handia eskaintzen digute, euren funtzio estitikoari eta praktikotasunari esker.


Lorategi jangarrien ideia, gaur egun, sakon errotua dago Ingalaterra edo Frantzia bezalako herrialdeetan. Lorategi apaingarria eta baratzea elkartuz, espazio horiek ematen dituzten elikagaiak lortzea oso atsegingarria izaten da. Nekazaritzako tekniken bilakaeraren ondorioz, lorategi horietan alde batera uzten dira Industria Iraultzatik datozen tratamendu kimikoak, oreka natural bat lortuz elkarri laguntzen dioten landareekin, eta erabiliko diren tratamenduek oinarri biologikoa dutelarik.

Barazkiei emango zaien tratamendu estetikoa, espazio bat eratzen duten landare- elementu eta eraikuntza-elementuekin batera, eta horiei erantsiz lorategia osatzen duten landare espezieak, funtsezkoak dira lorategi jangarri atsegina lortzeko.

Aipatu beharrekoa da barazkiek hain gaitasun estetiko handia dutela, gune publikoetan erakustea merezi dutela ,gaur eguneko lore-parterreetako parte izanik gaur egun.