Bulego teknikoa

Paisajismoa, ingeniaritza eta biologia bateratzen dituzten proiektuak gauzatzen ditugu.


Kimu Baten dugun bulego teknikoak paisajismoa, ingenieritza eta biologia elkartzen ditu, gaurkoan finkatu eta etorkizunerako bideak irekitzeko aukera eman diezaguketen kalitatezko proiektuak sortu ahal izateko, jasangarritasuna izanik funtsa: lorezaintza ekologikoa, fitoarazketa, 0 aztarna ekologikoa duten etxetxoak...

Gure paisajismo estudioa gaitua dago erabiltzailearen erabilpen eta gozamenera bideratutako espazio baten ezaugarri fisikoak, eta ondorioz animikoak, bisualizatzeko eta aldatzeko.

Kimu Batentzat lorategiak pertsonen bizitzaren atal dira, eta horregatik da eraikuntza lana bera (etxebizitzak, errepideak, kaleak...) bezain garrantzitsua. Izaera traszendentala ere badu, Izadiko elementuek (gizakiok barne) esku hartzen baitugu, modu sortzailean elkartuz, irizpide arkitektoniko eta ingurumenekoetan oinarrituta.

Lorategi bakoitzak bere nortasuna du, haren erabiltzaileen behar eta erabilerei hobeto moldatzen zaiena, eta Naturatik bertatik bakarrik sor daitezkeen faktore sentsitibo eta bizipenetakoak eskaintzen dizkiena. Horrez gain, lorategiak badu laugarren dimentsio bat ere, denboran zabaltzen dena, balio ekonomikoa ematen diona osotasun horri, hura jartzen den unetik beretik.