Egindako lanak

Lorezaintza gaurko egunera arte bilakaera izan duen arte bat da, baina beti-betiko oinarria izaten jarraitzen duena: landare espezieekiko errespetua, miresmena, behaketa eta jarduketa.


Lorategi baten diseinua, dekorazioa, eraketa, funtzionamendua eta mantetze-lana elkarren artean estu-estu lotuak dauden prozesuak dira. Horregatik, beharrezkoa da prozesu horietan esku hartzen duten alderdi guztiak ezagutzea eta menderatzea.

Egoera eta bezero bakoitzari egokitutako lorategiak sortzen ditugu, proiektuaren eta bere prozesu guztien parametroak kontrolatuz hasieratik bukaerara arte. Horrek, planteatutako emaitzak lortzeko beharrezkoa den ezagutza eta nagusitasuna eskaintzen dizkigu.

Horregatik guztiagatik, lorategi bat osatzen duten elementu guztiak eskain ditzakegu: landaketak, ureztatzea, drainatzea, lorategia egiteko elementuak (harria, metala, egurra... azken hau era artesanoan ere bai), landarezko hormak, ezponden tratamendua (egonkortzea, terraza moduan prestatzea...).