Hiri-instalazioak

Instalazio hauek helburu didaktikoa izan dezakete, edota apaintzekoa bakarrik, herritarren gozamen hutserakoa; baina guztiek dute itxura estetiko zaindua.


Hiri-instalazioek, edozein izaeratakoak direlarik ere, elementu bateragarri bat dute: aldi baterakoak direla. Instalazio horiek helburu didaktikoa izan dezakete, edota apaintzekoa bakarrik, herritarren gozamen hutserakoa, baina, beti ere, guztiek duten ezaugarria da haiek zaindu beharra, ikuspuntu estetikotik. Jarduketa horietan diseinua oso landua dago, eta funtsezkoa da, bisitariaren arreta piztu behar baitu begientzako informazioz gainezka dagoen hiri-ingurunearen esparruaren baitan, eta, gainera, tamaina murriztu batean sartuta.

Hainbat dira Kimu Baten egin ditugun hiri-jarduketen tipologiak: espezie inbaditzaileak ezagutzera bideratutakoak batzuk, nekazaritza ekologikoa zabaltzera bideratuak beste batzuk (bai geure kabuz, bai Kutxa Ekogunearekin batera, edota Karabeleko estrategiaren baitan) edota estetikoak huts-hutsik, halanola Bilbao Jardín lorezaintzako nazioarteko lehiaketan egindako jarduketak, kasu.