Mantentze lanak

Kimu Baten 25 urte daramatzagu lorezaintzan lanean, eta beraz, lorategi batek bere garapenik egokiena lortzeko behar duen guztiaren jakinean gaude.


Lantalde koalifikatua dugu, eta lorategi batekin zerikusia duen edozein jarduketa konpondu eta hari ekiteko beharrezko diren lantresnak ere bai, espazio pribatuetan zein publikoetan egin behar izan lan.

Belartegi partikular baten mantentze-lanetatik hasi, hura ebaki, ongarritu, errezeboa egite, eskarifikatze eta gainerako jarduketetatik hasi eta azalera handiak horretarako egokia den ibilgailu batekin ebakitzera artekoak. Urteak daramatzagu landare bizikor, zuhaixka eta zuhaitz mota desberdin ugari lantzen eta arretaz zaintzen.

Inausketa lanei dagokienez, topiaria egiten dugu, alturan egin beharreko inausketak, eta fruta-arboletan adituak diren pertsonak ere baditugu. Halaber, zuhaixka mota desberdinen inausketan ere adituak gara.

Egin dugun bideak, gainera, baratze batek urtaroetan zehar dituen beharrak ezagutzeko aukera ematen digu, arlo guztietan: espezieak eta beharrak, izurriteak eta gaixotasunak, mindak, konpostaketa, elkarri laguntzen dioten espezieen elkarketa, ongarritzea, lurraren tratamendua...