Iturriak eta Putzuak

Putzu edo urmaelak lorategiaren parte izan behar du, bere inguruarekin bat egin harmonian. Elementu lagungarria izan daiteke, edota lorategiko espazio baten protagonista.

Putzu edo urmaelak lorategiaren parte izan behar du, bere inguruarekin bat egin harmonian. Funtsezkoa da urmael hori jarriko den lekuaren tajuketa aztertzea, hango landaredia, formak, argiztapena eta gainerako ezaugarriak, urmaelaren beraren ezaugarriekin bateratzeko (tamaina eta forma) etxebizitzaren eta lorategiaren ezaugarrietara, eta izan behar dituen funtzioetara iristeko.

Urmael bat lorategiaren lagungarri izan daiteke, edota lorategiko espazio baten protagonista izan. Urak ispilu efektua egiten du (zerua, eraikin bat edota inguruan dagoen landaredia islatuz), hezetasuna eta freskotasuna ematen inguruari, eta ekosistema txiki baten moduan funtzionatzen du fauna ugarirentzat (honek geuri ere onura ekarriko digu ,lorategiari berari onurak emanaz).

Iturriak urmaelaren atal izan daitezke, edota aparteko elementuak izan, baina mugitzen ari den urak eskaintzen duen sonoritatea eta ikusgarritasuna emango diote beti lorategiari. Iturriaren ezaugarriak lorategiaren edo etxebizitzaren morfologiaren eta diseinuaren araberakoak izango dira, eta abantaila bat du: lorategirik txikienean ere bere tokitxoa izan dezaketela.