Urriaren 1etik 7ra arte, %15eko beherapena gardeneko produktu guztietan!

Euskara

Gainera, 100 euroko txartelak zozketatuko ditugu bezeroen artean

Urtaro guztiek xarma berezia dute eta, udako joan-etorrien ostean, udazkena sasoi bikaina da barrura begira hasteko. Etxean gero eta denbora gehiago igaroko dugunez, gure txokoa edertasunez eta orekaz janztea proposatzen dizuegu. 
 
Kimu Baten dendan landare, lore eta apaingarri ugari topatuko duzue etxea apaintzeko, prezio bikainean. Izan ere, urriaren 1etik 7ra, gardeneko produktu guztiek %15eko beherapena izango dute, 'Barrua loratu' kanpainaren barne.

Txakurren heziketarako oinarrizko ikastaroa

Euskara

 

Doako ikastaro hau udazkenetik aurrera eskainiko diren prestakuntza-saioen sarrerako gaia izango da

Kimu Bat dendan sortutako animalien txokoaren harira, txakurren heziketarako oinarrizko ikastaroa antolatu du Azpeitiko enpresak. Datorren uztailaren 14an gauzatuko da saioa, 10:00etatik 12:30era, Garden-ean. Animaliak ere parte hartzera gonbidatuak daude.
 

Orriak